domingo, 1 de febrero de 2009

Urdaibaiko Emakumeen Elkartea

KUKUBEDARRA, oinez pasioan zoaztela aurkitu dezakezuen lore, bedartxu bat, besterik ez. Hortxe, lurrean, naturagaz bat eginda. Horixe izan nahi dogu eta asmo horregaz jaio gara (2008). Oinak lurrean, jende artean, elkar hitz eginez eta elkar lagunduz, eta beraz, kanporantz urtenez, inguratzen gaituzten arazoetan murgilduz, parte hartuz, aztertuz eta hausnartuz, irtenbide posibleak bilatzeko eta plazaratzeko lan eginez.


HELBURUAK

1.- Urdaibai Biosfera Erreserban bizi diren emakumeen artean inguruari jabetasuna emateko gogoa zabaltzea.

2.- Urdaibai Biosfera Erreserba bizi direnen bizi kalitatea hobetzeko lan egitea.

3.- Osasunari eta inguru-giroari buruzko hausnarketa eta eztabaidarako espazio bat sortzea.

4.- Eskualdean antzeko helburuak dituzten kolektibo eta beste emakume elkarteekaz harremanetan jartzea

5.- Antolatzen diren ekitaldietara interesatuta dauden gizonak batzea.


Ekintzak:

  • Antolatutako ekitaldien inguruko lan taldeak.

  • Hitzaldiak, irteerak, tailerrak, ikastaroak...
    biztanle guztieei eskeiniko zaizkienak.


KUKUBEDARRA- Urbaibaiko emakumeen elkarteak zeure ingurua eta ingurukoak ezagutzeko aukera ematen dizu, emakume moduan herrigintzan jarduteko, ez botere bila, parte hartuz eta elkarlanean ahalmena garatzeko baino.



No hay comentarios:

Publicar un comentario